Seguruenik amerikar pelikuletan ikusita ezagutuko duzue askok eskulan hau. Izan ere, film horietan oso maiz erakusten dituzte patchwork-eskulanarekin egindako ohe- estalkiak, tapizak eta abar.
Patchwoka berez ehun-teknika bat da, eta kolore eta forma ezberdinetako oihal zatiak josiz egiten da. Ohe- estalkiak edo edredoiak egiten dira batez ere, baina baita ere tapizak, poltsak, nezeserrak, kuxinak, saskiak, diru- zorroak, kostureroak…
Eskulan honek historia luzea du, baita estilo edo teknika asko ere (amerikarra, japoniarra…); bata bestearekin era bat desberdinak direnak, gainera. Tailerrean horiek guztiak ikasteko aukera izaten da.