Margolaritza

MARGOLARITZA

Tailer honekin marrazkia pintura eta sorkuntzarekiko gerturatze bat eskainiko zaio ikasleari eta materiekiko ezagupena ariketa eta lan prozesu konkretuen bidez. Era berean tailerra ikasleentzako espresio bide bezala bideratuko da. Lehen hiruhilekoan lanak bideratuak izango dira. Ikasle guztiei ariketa bera proposatuko zaie eta bakoitzak bere modura osatuko ditu.
Helburu hauek izaten dira kontutan proposamenetan:

Marrazkia eta pintura espresio bide bezala ezagutu eta lantzea.
Esku trebetasuna lantzea.
Material ezberdinak landu eta erabiltzea.
Teknika ezberdinak ezagutu eta erabiltzea.
Kolorea lantzea.
Espazioaren zentzua lantzea.
Oharpena landu, irudimena landu eta batzen ikastea.
Burututako jardueretan bizipen positiboak edukitzea eta ongi pasatzea.

“Irakaslearen gomendioa”

MIREN GONZALEZ

ARGAZKI GALERIA