JOSTE LANAK
Tailer honetan hainbat eskulan egiten ikasteko aukera izango duzue, baliabide ezberdinak erabiliaz: gantxiloa, kakorratza, puntua, josteko makina, etab. Besteak beste, nezeserrak, alkandorak, baserritar jantziak, jertseak, bikiniak, edota boltsoak sortzeko aukera eskainiko dizuet. Norberaren erritmoa errespetatuz, guztiok batera ikasteko modu paregabea da. Ezer ez dakienak eta zerotik hasten denak, oinarrizotik abiatuta ikasteko aukera izango du, eta jadanik ezagutzak dituenari, nire jakintzatik eta esperientziatik oraindik gehiago erakusten saiatuko naiz. Ez egin dudarik, eta animatu, denok dugu eta zerbait ikasteko!!!!