Tailer honetan ipuin eta kondairen bidez geure burua ezagutzen eta zaintzen ikasiko dugu.
Hemengo eta munduko beste lekuetako ipuinak eta kondairak kontatuz, bertako pertsonaia eta egoerekin gure burua ezagutzen, nolakoak garen, eta nolakoak diren gure ingurukoen bizitzak pentsatzen jarriko gara.
Gure inguruan zaindu beharreko pertsonak ditugunean, guraso, senide, lagun, adinagatik, gaixotasunagatik, istripuagatik…, egoera honetan zenbait galdera sortzen zaizkigu: nork zaintzen nau ni? Egoera honetan ni egoten naizenean nork zainduko nau? Nola zaintzen dut nire burua?
Galdera hauei erantzuna aurkitu nahian aurkezten da tailer hau, galderak egin, erantzun, bata besteari lagunduz.