Hipopresiboak

HIPOPRESIBOAK

Zer da?
Arnaste diafragmatikoan oinarritutako teknikarekin pelbis inguruko muskulazioa indartzeko ikastaroa da.
 
Norentzat?
16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako ikastaroa da. Bereziki umetokia eta maskuria eroria dutenentzat, erditu berri dutenentzat, pixa galerak dituztenentzat,
 
Zeintzuk dira helburuak?
Pelbisaren inguruko giharrak sendatzea, pelbis-zorua indartzea gur barrunbe abdominalean hipopresio bat (diafragma uzkurtu arnas apneak eginez) sortzea lortzeko dago. Eta honek arazo zoru pelbikoaren eta abdominal muskuluaren erreflexuzko erreakzio toniko bat (erreflexuzko uzkurtze muskularra) eragingo du.
 
Zeintzuk dira onurak?
– Zoru pelbikoaren errekuperazioa eta tonikifazioa lortzea
– Arnasketa hobetzea
– Bizkarraren osasuna hobetzea(jarrera zuzenketa, abdominalak indartzea)
– Gernu-ihesari aurre egiten dion kontrola hobetzen du
– Herniak prebenitzen ditu (iztaikoak, sabelekoak)
– Odol-zirkulazio eta digestioa hobetzen du.
– Funtzio sexuala hobetzen du.


Nork ezin du hipopresiboak egin?
– Haurdun dauden pertsonek edo egotea pentsatzen dutenek, ezin izango dituzte
ariketak egin.
– 6 aste pasa behar dira haurdun zegoen emakume batek, -erditzen duen momentutik- hipopresiboak egiten hasten den arte.
– Hipertentsio arteriala duten pertsonek.

Zesarea edo eta adbomile inguruan ebakuntza jaso duen edozein pertsonak bere medikuarekin egin beharko du kontsulta, jakin dezan, noiz den momenturik egokiena ariketa hipopresiboak egiten hasteko.

“Irakaslearen gomendioa”

Irakaslearen aurkezpena eta informazioa:
jOSU oLIVERI

ARGAZKI GALERIA