GIMNASIA
Gure saioak adin eta gaitasun fisiko ezberdineko helduentzat zuzenduta daude. Kirolari, nahiz ez-kirolarientzat, guztientzat dago egokituta. Helburua, kirola eta ariketa fisikoaren bitartez ondo pasatzea da. Ordubeteko saioak izaten dira, astean bitan. Saioa hiru zatitan banatzen dugu: hasierako eta amaierako luzaketak; gihar ezberdinak lantzeko zirukuitu eta ariketak; eta jolasak.
Beroketan gorputza martxan jartzen dugu ariketa eta jolas ezberdinekin. Ondoren gutxi gora behera 15 minutuz dantza ezberdinak egiten ditugu. Zati nagusian, indar, malgutasun, tonifikazio, koordinazio eta oreka ariketak egiten ditugu, baita memoria eta erreflexuak lantzeko ariketa eta jolasak ere. Bukatzeko, luzaketa edo erlaxazio momentu bat izaten dugu azken 10 minutuetan.