Euskal Dantza

EUSKAL DANTZA

Marisa naiz, Iraultza Dantza taldeko kidea eta 2019/2020 ikasturtean hasi nintzen Oiartzunen klaseak ematen. Fandango, Arin-arin, Polka, Mazurka, Ingurutxoak, Zauntziak (muxikoak) eta koreografiak ikasten ditugu ikastaroan, ondoren plazan dantzatzeko. Hilabeteko igande bakoitzean eskualdeko herri desberdinetan musika eta dantza egiten da herriko plazetan eta Oiartzunen, hilabeteko laugarren igandean dantzatzen dugu.

“Irakaslearen gomendioa”

Etorri ,azaldu, probatu, deskonektatu eta disfrutatu dantzan.
Marisa

ARGAZKI GALERIA