Emozioak eta norbera zaintzen

EMOZIOAK ETA NORBERA EZAGUTZEN

“EMOZIOAK ETA NORBERA EZAGUTZEN” nere bizi-esperientziaren, nere lan-pertsonalaren eta bide horretan jaso dudan formakuntzaren fruitua da.

Heziketa baliabide honen helburuak bi dira: Batetik parte-hartzaileek beren emozioak ezagutzeko gaitasuna garatzea da; Eta bestetik, beren emozioak esploratu, ezagutu, azaldu, eta hitz egiteko espazio bat izatea, non ez diren epaituak edo konparatuak sentituko.

“EMOZIOAK ETA NORBERA EZAGUTZEN” 3 zutabetan oinarritzen da: BERDINTASUNA; The Self-portrait Experience® Cristina Nuñezek sortutako ARGAZKI-AUTOERRETRATUen metodoa; eta GESTALT terapia.

“EMOZIOAK ETA NORBERA EZAGUTZEN” ikastaroan zure emozioak eta beharrak esploratzeko eta partekatzeko espazioa izango duzu, eta zure sortze indarra garatu ahal izango duzu. Gainera, era praktikoan, bizipenen bidez ikasi ahal izango dituzu emozioek dituzten funtzioak eta bizitzan duten garrantzia.

“Irakaslearen gomendioa”

Itsaso Güemes naiz eta Euskal Herrian jaio nintzen 1976an. Nire bizi esperientzia eta ibilbide horretan jasotako formakuntza uztartuz, ikastaro bat sortu dut: EMOZIOAK ETA NORBERA EZAGUTZEN. Nire eboluzio pertsonalean baliagarria eta aberasgarria izan zaidana jendartearekin partekatzea da nere asmoa.
Itsaso Güemes

ARGAZKI GALERIA