Bertsolaritza

BERTSOLARITZA

Exteban Martiarena oiartzuarrak sortu eta urte luzez eta mimo handiz gidatutako taldea da honakoa. 2021eko urtarriletik, ordea, Aitor Errazkin irundarra dute lemazain berria.

Bat-bateko bertsogintzan abiatu eta jarduteko tokia da, funtsean. Bat-bateko jardunari lotuta, bertsozko ondarea ere lantzen eta aintzatesten da bertan. Bertsogintza idatziz landu nahi lukeen hark ere ez lituzke inolaz ere itxita izango bertso-eskola honetako ateak, baina ez da hori, gaur egun, behinik behin, bertso-talde honek bertsogintzari heltzeko duen molde nagusia. Moldeak molde, talde jator eta moldagarri askoa da. Beraz, bertsotarako gogoz bazara, utzi zalantzak alde batera eta eman izena.

“Irakaslearen gomendioa”

Aitor Errazkin

ARGAZKI GALERIA