Aurrematrikula epea amaituta

Onartuen zerrenda irailaren 22an argitaratuko da

Ikastaroen zerrenda ikusteko sakatu botoia.

HELTA: Helduen Tailerrak

Irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta bere jarduera nagusiak helduen hezkuntza eta garapen pertsonala sustatzea ditu helburu. Horretarako, ikastaroak eta dinamika ezberdinak antolatzen ditu, pertsonen integrazioa errazteko eta Oiartzungo herritarren ongizatean laguntzeko.

Elkartea duela 25 urte sortu zuen emakume talde ausart batek, herriko emakume helduek sozializatzeko espazio seguru eta aberasgarri bat sortu nahi zutelako. Hasierako urteetan, emakumeei zuzendutako ikastaroek protagonismo berezia izan zuten, baina denborarekin, eskaintza zabalduz joan da eta gero eta jende gehiagorengana iritsi da: gaur egun, adin eta genero aniztasuna duen partaide talde batek hartzen du parte HELTAren jardueretan.

Ikastaroak

Gorputza eta Ongizatea

Zure gorputza zaindu eta energia hobetu ariketa, erlaxazio eta masaje teknikekin.

Eskulanak eta Tradizioak

Eskuekin sortu, gozatu eta gure kulturaren erroekin konektatu.

Adierazpena eta Sormena

Zure burua adierazi eta sormena askatu arte, musika eta hizkuntzaren bitartez.

Prezioak

Kuota ordaintzeko zailtasunak izanez gero jarri zaitez gurekin harremanetan.

Oiartzunen erroldatuak

85€

  • Kurtso osorako kuota.
  • Hiru hilabeteko kurtsoetan 45€
  • 55 urtetik gorako emakumeek lehentasuna izango dute.
  • Plaza kopurua gaindituz gero zozketa egingo da.

Kanpoan erroldatutakoak

115€

  • Kurtso osorako kuota.
  • Hiru hilabeteko kurtsoetan 55€
  • 55 urtetik gorako emakumeek lehentasuna izango dute.
  • Plaza kopurua gaindituz gero zozketa egingo da.